Noiz argitaratua Osteguna, 2022.eko Maiatzak 12

Nafarroako Gobernua premiatzen da giza papilomaren birusaren aurkako babeserako Nafarroako txertoaren egutegia egokitu dezan

Osoko bilkuran onetsia. 2022ko maiatzaren 12an

1.- Nafarroako Gobernua premiatzen da Nafarroako txerto-egutegian giza papilomaren birusaren aurkako txertoa sar dezan 12 urteko mutikoentzat, neskatoekin egin den bezalaxe.

 

2.- Espainiako Gobernua premiatzen da balora dezan txerto-egutegi komunean giza papilomaren birusaren aurkako txertoa sartzea 12 urteko mutikoentzat.

 

Navarra Suma, PSN, EH Bildu, Podemos- Ahal Dugu eta I-Ek aurkeztu dute. 

 

Aho batez onetsi da.