Nafarroako Gobernua premiatzen da gogoz kontrako bakardadearen aurkako foru-estrategia presta dezan
Osoko bilkuran onetsia. 2022ko otsailaren 3an
1.- Nafarroako Gobernua premiatzen da gogoz kontrako bakardadearen aurkako foru-estrategia presta dezan, adituen aholkuak kontuan hartuta eta herritarren parte-hartzearekin.
2.- Foru Gobernua premiatzen da Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioarekin lan egin dezan, toki-esparruak Eskubide Sozialetako Departamentuarekin batera azter dezan zer jarduketa egin daitezkeen.
3.- Nafarroako Gobernuari eskatzen zaio estrategia landu ondoren, plan operatibo bat diseina dezala nahi ez den bakardadeari aurre egiteko, prebentzio lanari garrantzi berezia emanez.
4.- Nafarroako Gobernuari eskatzen zaio Nafarroako Zahartze Aktibo eta Osasungarriaren 2017-22 Estrategiak ezartzen dituen helburuetan aurrera egiteko beharrezkoak diren neurriak bilduko dituen premiazko plan operatiboa prestatzeko.
PSN talde parlamentarioak aurkeztu du.
Aho batez onetsi da.