Noiz argitaratua Asteartea, 2022.eko Apirilak 26

Nafarroako Gobernua premiatzen da haur- eta gazte-populazioan suizidioa prebenitzeko estrategia bat ezar dezan

Osasun Batzordean onetsia. 2022ko apirilaren 26an

1.- Nafarroako Gobernua premiatzen da Osasun Mentalerako aurrekontuaren gorakada nabarmena lor dezan. 

 

2.- Foru Exekutiboa premiatzen da estrategia berezi eta berritzaile bat ezar dezan haur eta gazteen osasun mentaleko problemei heltzeko eta horiek artatzeko. Horretarako, nahitaez jo beharra dago Oinarrizko Osasun Laguntzara, osasun mentaleko zerbitzu espezializatuak zamagabetzeko.

 

3.- Nafarroako Gobernuari eskatzen zaio Oinarrizko Osasun Laguntza sendotzearren horni dezan psikologiako zerbitzu bereziz, eraginkortasuna frogatu baitute osasun mentaleko problemen kasu arin eta moderatuen % 70en.

 

4.- Eskatzen zaio ziurta dezan zerbitzuak osasungintzako profesionalez hornituta egotea, psikiatriako eta psikologiako espezialitateak barne, egungo eskari guztiari erantzuteko.

 

5.- Nafarroako Gobernuari eskatzen zaio Osasun Departamentutik bultza dezan Nafarroako Foru Komunitate osoan sare-lana egitea baliabide komunitario ezberdinekin: Oinarrizko Osasun Laguntzako osasungintza-langileekin, osasun mentaleko zentroetako osasungintza-langileekin, gizarte-zerbitzuekin, ikastetxeekin, gizarte-erakundeekin eta abarrekin.

 

6.- Foru Exekutiboari eskatzen zaio berritze-lana egin dezan, haur eta gazteentzako hurbileko baliabide berariazkoak sortuz, irisgarritasun handiagoa eskainiko dutenak, bai eta hurbilagotzea ere haien eskaera, zalantza, beldur, antsietate, desorientazio eta abarretara.

 

7.- Gobernua premiatzen da osasun-etxe guztietan prestakuntza-programak abiaraz ditzan, arreta pediatrikoa sendotzeaz gain.

 

8.- Gobernua premiatzen da ikastetxe guztietan prestakuntza-programak ezar ditzan, irakasle, orientatzaile eta populazio-sektore hau artatzen duten gainerako profesionalei zuzenduak.

 

9.- Gobernua behartzen da osasun mentaleko problematika eta laguntza-baliabide eskuragarriak ikusarazteko eta horietaz sentsibilizatzeko kanpainak taxutu eta jendearenganatu ditzan.

 

10.- Nafarroako Gobernua premiatzen da informazio-kanpainak egin ditzan, gurasoak kontzientziatze aldera sare sozialek haur eta gazteengan duten eraginaz eta horiek internet eta teknologiekin egiten duten erabileraz helduak jakitun izatearen beharraz.

 

11.- Foru Exekutiboari eskatzen zaio ohartaraztea pertsonen osasun mentalak beharrezkoa duela bizitzako lehen urteetan jorratuko den esku-hartze bat, garai horretan tankeratzen baita haurren oinarri emozionala.

 

PSN talde parlamentarioak aurkeztu du. 

 

Aho batez onetsi da (Izquierda-Ezkerrak ez du bilkuran parte hartu).