Nafarroako Gobernua premiatzen da hedatze kanpainak egin ditzan funtzionarioen artean enpleguaren banaketa handiagoa lortzeko neurrietan parte-har dezaten sustatzeko
Geroa Baik administrazio publikoan enpleguaren banaketa sustatzeko foru dekretu baten argitalpena proposatzen zuen, baina ez du babesik lortu
PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Ek baiezko botoa emanda eta Navarra Suma abstenituta Parlamentuko Osoko Bilkurak gaur onetsi duen erabaki batean, Legebiltzarrak Nafarroako Gobernua premiatzen du “hedatze kanpainak egin ditzan funtzionarioen artean sustatzeko hartutako neurrietan parte-hartzea, enpleguaren banaketa handiagoa lortzeko xedez”.
Testu originalak lehen puntu bat zuen, Navarra Suma, EH Bildu eta Izquierda-Ezkerraren aurkako botoekin, PSNren abstentzioarekin eta Navarra Suma eta Podemos-Ahal Duguren aldeko botoekin baztertu dena, eta Nafarroako Gobernua premiatzen zuen “foru dekretu bat argitara dezan administrazio publikoan enpleguaren banaketa sustatzeko; horretarako, Nafarroako administrazio publikoetako langile funtzionarioen lanaldiaren murrizketa arautzen duen apirilaren 4ko 27/2011 Foru Dekretuan eta Nafarroako Administrazio Publikoetan enplegua banatzeko neurriak ezartzen dituen maiatzaren 14ko 39/2014 Foru Dekretuan jasotzen diren gai batzuk bateratu egingo ditu”.
Navarra Sumaren aurkako botoekin, PSNren, EH Bilduren, Podemos-Ahal Duguren eta I-Eren abstentzioarekin eta Geroa Bairen aldeko botoarekin baztertu den beste atal batean, hau eskatzen zitzaion Nafarroako gobernuari: “Nafarroako enpresa batzuekin adostu ditzan, esperientzia pilotu gisa, jardunean dauden langileendako hein batean ordaindutako baimenak ezartzea langabezian daudenekin ordezteko, beste neurri batzuen artean sartuz baimenaldian gizarte kotizazioak mantentzea”.
Geroa Bai talde parlamentarioak sustatutako erabakiaren zioen azalpenean eskatzen da elkarlanean aritu daitezela erakundeak, Nafarroako Gobernua eta Nafarroako Enplegu Zerbitzua, esaterako, “giza baliabideak eta baliabide ekonomikoak partekatzeko, ahalbidetze aldera enplegu osoa erraztuko eta bultzatuko duten arau berriak aplikatzea”.
Erabakiak dio urrats “alternatiboak” egin daitezkeela “lau eguneko lanaldiaren helburura iritsi bitartean, enpleguaren banaketa handiagoa lortzeko bideetako bat baita”, lankidetza publiko-pribatuaren eskutik, “kalitateari lehentasuna emanez eta, zer esanik ez, prekarizazioa bazter utzita, baina jende guztia laneratzeko xedearekin”.
- www.nafarroakoparlamentua.eus
- Mozioa (26. NPAO, 2022-02-25ekoa)