Noiz argitaratua Asteartea, 2022.eko Apirilak 12

Nafarroako Gobernua premiatzen da herritarrak sentsibilizatzeko kanpainak egin ditzan biriketako gaixotasun buxatzaile kronikoari eta tabakismoaren eragin kaltegarriei buruz

Osasun Batzordean onetsia. 2022ko apirilaren 12an

1.- Nafarroako Gobernua premiatzen da herritarrak sentsibilizatzeko kanpainak egin ditzan biriketako gaixotasun buxatzaile kronikoari eta tabakismoaren eragin kaltegarriei buruz.

 

2.- Foru Gobernuari eskatzen zaio Oinarrizko Osasun Laguntzako profesionalak kontzientziatzea patologia hori pairatzen ahal duten pazienteei espirometria bezalako proba diagnostikoak egiteko beharraz.

 

3.- Nafarroako eta Espainiako Gobernua premiatzen dira inhalatzeko terapia hirukoitzerako sarbidea erraztu diezaien biriketako gaixotasun buxatzaile kronikoa duten pazienteei, hura preskribatzeko behar duten bisatua behin betiko kenduz.

 

4.- Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Gobernua eta Osasun Departamentua premiatzen ditu, Oinarrizko Osasun Laguntzaren eta laguntza espezializatuaren arteko koordinazioa hobetu dezaten, graduetako laguntza prozesuetan, biriketako gaixotasun buxatzaile kronikoa fase egonkorrean edo exazerbazio fasean maneiatzerakoan.

 

5.- Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Gobernua eta Osasun Departamentua premiatzen ditu, erizaintza protagonista izan dadin prebentzioan, diagnostikoan, jarraipenean eta pazienteendako zainketa planean.

 

6.- Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Gobernua eta Osasun Departamentua premiatzen ditu, egiturei, prozesuei eta emaitzei buruzko adierazleak ezar ditzaten.

 

7.- Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Gobernua eta Osasun Departamentua premiatzen ditu, ohiko ospitaleratzeen ordezko aukerak garatu ditzaten eta teknologia berriak,  telemedikuntza eta big data, aplika ditzaten.

 

8.- Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Gobernua eta Osasun Departamentua premiatzen ditu, biriketako gaixotasun buxatzaile kronikoaren eta beste gaixotasun askoren aurkako heziketa eman dezaten haur etapetatik hasita populazio osoarenganaino iristeko, pazienteak tratamenduei atxikitzea lagunduz eta lehen zaintzailearen figura ezarriz, funtsezko eginkizuna baitu gaixotasun kronikoetan.

 

9.- Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Gobernua eta Osasun Departamentua premiatzen ditu, indartu dezaten ikerketa epidemiologikoa, oinarrizkoa, klinikoa eta traslazionala, kronikotasunean berrikuntza sustatuz.

 

10.- Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Gobernua eta Osasun Departamentua premiatzen ditu, hedabideetan zabalkunde kanpainak egin ditzaten tabakismoaren eta arnasten dugun airearen kutsaduraren ondorioei buruz.

 

PSN, Geroa Bai, Podemos-Ahal Dugu eta I-Ek aurkeztu dute. 

 

1,2, 3, 6, 7, 8, 9 eta 10. puntuak aho batez onetsi dira. 

 

4. eta 5. puntuen alde bozkatu dute PSN, Geroa Bai, EH Bildu eta Podemos-Ahal Duguk eta Navarra Sumak, berriz, aurka