Noiz argitaratua Osteguna, 2018.eko Maiatzak 24

Nafarroako Gobernua premiatzen da heziketa afektibo-sexuala sar dezan unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzako curriculumean

Erantzunkidetasun eta berdintasun ikuspegi bat planteatzen da, aniztasunaren aitortza eta onarpena eta haurdunaldien, abortuen eta abusuen prebentzioa

Parlamentuko Osoko Bilkurak ebazpen bat onetsi du gaur, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu, PSN eta I-Eren aldeko botoekin eta UPN eta PPNren aurkakoekin, zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen baita “beharrezkoak diren neurriak ezar ditzan heziketa afektibo-sexuala sartzeko bai unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzako curriculumean, ikastetxearen hezkuntza-proiektuetan eta eskola-jardunean, halako moduan non 2018-2019 ikasturtean sartuta egonen baita, 103/2016 Foru Dekretuaren 7. artikuluak agindu modura ezartzen duenez”.

 

Bigarren atalean, Foru exekutiboa premiatzen da “ikasgai/atal bat txertatu dezan unibertsitatez kanpoko irakaskuntzako curriculumean, zeinetan landuko diren hiritar arduradunak izateko beharrezko edukiak, balio demokratikoetan hezteko edukiak, genero desberdintasun egoeren ezagutza, historian zehar emakumeek izan duten papera eta hiritar guztion garrantzia emakume eta gizonen arteko berdintasunean oinarritutako gizarte bat osatzerako orduan”.

 

Azken epígrafe hau gehitzeko zuzenketa baten bidez txertatu da, I-E eta Podemos-Ahal Duguk aurkeztua, azken hau ekimenaren sustatzaile izanik.

 

Zioen azalpenean, Izquierda-Ezkerrak sustatutako ebazpenak 103/2016 Foru Dekretuak 7. artikuluan dioena betearazteko gonbitea egiten du, hezkuntza sisteman sexu eta ugalketa sexualari buruzkoa, “berdintasun eta erantzunkidetasun ikuspegia, sexu aniztasunaren aitortza eta onarpena, sexu indarkeriaren, homofobiaren eta transfobiaren prebentzioa, baita abortu eta borondatearen aurkako haurdunaldienak ere”.

 

Hori guztia, zehazten denaren arabera, “kolektibo ahulenen behar eta errealitateari erantzunez, tartean desgaitasuna duten pertsonen errealitateari erantzunez”.