Noiz argitaratua Asteazkena, 2021.eko Martxoak 10

Nafarroako Gobernua premiatzen da hirugarren osasun etxe bat eraiki dezan Tuterako Lourdes auzoan

Osasun batzordean onetsia. 2021eko martxoaren 10ean

1.- Nafarroako Gobernua premiatzen da Tuterako osasun eskualdea berrantola dezan, halako moduan non hobetu eginen baita oinarrizko osasun laguntzako zentroetarako irisgarritasuna, Erriberako hiriburuan Nafarroa Ekialdeko eta Nafarroa Mendebaldeko osasun etxeak eraiki zirenetik izandako populazioaren igoerara egokitzeko.

 

2.- Foru Exekutiboari eskatzen zaio Tuteran hirugarren osasun etxe bat sor dezan, Lourdesko auzoan.

 

3- Nafarroako Gobernua premiatzen da Tuterako Lourdes auzoko osasun etxe berriaren proiektua egin dezan eta haren obrak 2021ean har ditzan.

 

4- Foru Gobernuari eskatzen zaio Tutera Mendebaldeko osasun etxea handitzeko proiektua egin eta obrak 2021ean zehar has ditzan.

 

Navarra Suma talde parlamentarioak aurkeztu du.

 

1. eta 4. puntuak aho batez onetsi dira (Izquierda-Ezkerra ez da egon).

 

2. eta 3. puntuak Navarra Suma eta EH Bilduren aldeko botoekin eta PSN, Geroa Bai eta Podemos-Ahal Duguren abstentzioekin onetsi dira.