Nafarroako Gobernua premiatzen da inbertsioak handitzea eska dezan Iruña-Madril eta Iruña-Jaka-Huesca-Lleida autobietarako obrak azkartze aldera
Osoko bilkurak onetsi du. 2023ko azaroaren 2an
1.- Nafarroako Gobernua premiatzen da Espainiako Gobernuari eska diezaion ebatzi gabe dauden administrazio-espedienteak onetsi eta inbertsioak handitu ditzan, Iruña-Madril, Iruña-Jaka-Huesca-Lleida autobietako obrak azkartze aldera.
2.- Nafarroako Gobernuari eskatzen zaio elkarrizketa has dezala Aragoi, Katalunia, Valentzia, Euskadi, Errioxa eta Gaztela eta Leongo erkidegoekin eta komunikaziorako azpiegituren eraikuntzan interesa duten beste eragile batzuekin, barnekoak nahiz kanpokoak, interes komunean oinarrituriko eskaera bateratu bat adosteko.
3.- Foru Exekutiboa premiatzen da Espainiako Gobernua premia dezan Iruña-Madril autobideko Castejón-Medinaceli zatien lizitazioa hasi, arindu, ebatzi eta exiji dezan.
4.- Nafarroako Gobernuari eskatzen zaio Espainiako Gobernua premia dezan Iruña-Jaka, Iruña-Huesca eta Iruña-Lleida autobia zatien lizitazioa hasi, ebatzi eta exiji dezan.
PPN talde parlamentarioak aurkeztu du.
Aho batez onetsi da.