Noiz argitaratua Osteguna, 2023.eko Azaroak 2

Nafarroako Gobernua premiatzen da inbertsioak handitzea eska dezan Iruña-Madril eta Iruña-Jaka-Huesca-Lleida autobietarako obrak azkartze aldera

Pertsonen eta salgaien garraio-sarea optimizatu nahi da, kokapen geografiko ona aprobetxatzeko, inbertsioa erakartzeko eta lehiakortasuna sortzeko

Parlamentuaren osoko bilkurak ebazpen bat onetsi du gaur aho batez, zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen baita “Espainiako Gobernuari eska diezaion ebatzi gabe dauden administrazio-espedienteak onetsi eta inbertsioak handitu ditzan, Iruña-Madril, Iruña-Jaka-Huesca-Lleida autobietako obrak azkartze aldera”.

 

Onetsitako ebazpenak bigarren atalean Nafarroako Gobernuari eskatzen dio “elkarrizketa has dezala Aragoi, Katalunia, Valentzia, Euskadi, Errioxa eta Gaztela eta Leongo erkidegoekin eta komunikaziorako azpiegituren eraikuntzan interesa duten beste eragile batzuekin, barnekoak nahiz kanpokoak, interes komunean oinarrituriko eskaera bateratu bat adosteko”.

 

Era berean, Foru Exekutiboa premiatzen da “Espainiako Gobernua premia dezan Iruña-Madril autobideko Castejón-Medinaceli zatien lizitazioa hasi, arindu, ebatzi eta exiji dezan”.

 

Azkenik, Nafarroako Gobernuari eskatzen zaio “Espainiako Gobernua premia dezan Iruña-Jaka, Iruña-Huesca eta Iruña-Lleida autobia zatien lizitazioa hasi, ebatzi eta exiji dezan”.

 

Zioen azalpenean, PPN talde parlamentariak sustatutako ebazpenak errepide bidezko komunikabideak hobetzeko beharra azpimarratzen du, eskualde "eredugarri eta erakargarri" bat eratze aldera; izan ere, azken hamarkadetan “baliabideen aprobetxamendu eskasak isolatuta eta garapen-ardatzetatik urrun utzi du Nafarroa, kokapen geografiko ona eta zerbitzu publiko ugari izan arren".

 

Amaitzeko, proposamena egin duenak lurralde bat egituratzeko orduan garraioen eta salgaien sareak duen garrantzia azpimarratu du, "inbertsioa erakartzen duelako, lehiakortasuna sustatzen duelako eta ongizatea sortzen duelako".