Noiz argitaratua Asteazkena, 2020.eko Urtarrilak 15

Nafarroako Gobernua premiatzen da indartu dezan ospitaleratuta dauden edo etxeko arreta behar duten ikasleei laguntza emateko programa, 3tik 6 urtera bitarteko zikloa barne

Etxeko laguntza Hezkuntza Departamentuko irakasleekin ematearen bideragarritasunari buruzko azterlana burutzeko eskatzen da

Hezkuntza Batzordeak ebazpen bat onetsi du gaur aho batez, zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen baita “Hezkuntza Itunak III. apartatuan (4g puntuan) jasotzen duenari jarraikiz, ospitaleratuta dauden edo etxeko arreta behar duten ikasleei laguntza emateko programa indartu dezan, eta, hartara, 0tik 6 urtera bitarteko etapa programa horren barruan sar dezan, halako moduan non zerbitzu hori bermatuko baitzaie eskaera hori egiten duten 3tik 6 urtera bitarteko neska-mutikoei”.

 

Onetsitako ebazpenak bigarren atalean Nafarroako Gobernua premiatzen du “Hezkuntza Itunak III. apartatuan (4g puntuan) jasotzen duenari jarraikiz, etxeko laguntza Hezkuntza Departamentuko irakasleekin ematearen bideragarritasunari buruzko azterlana burutu dezan”.

 

Zioen azalpenean, PSN, Geroa Bai eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentarioek sustatutako ebazpenak Irakaskuntza publikoaren kalitatea hobetzeko ituna eta Nafarroako Gobernuari babesa ematen dioten alderdien arteko Programa Akordioa aipatzen ditu, mahai gainean jartzeko “0tik 3 urtera bitarteko unibertsaltasunerantz eta doakotasunerantz urratsak egiten joateko” beharra.

 

Ildo horretan, 0-3 ziklora zabaldu nahi da, egun ez baita beharrezkoa, ikasgelara joan ezin diren 3-6 urte bitarteko ikasleei eskaintzen zaiena. Izan ere, 0tik 6 urterako etapa “pertsonen garapenerako funtsezkoa da”.

 

Patricia Fanlo (PSN) buru izan duen saioan egon dira Isabel Olave, Iñaki Iriarte, Pedro González, Javier García, Elena Llorente, Raquél Garbayo (Navarra Suma), Jorge Aguirre, Carlos Mena (PSN), María Solana, Jabi Arakama (Geroa Bai), Bakartxo Ruiz, Adolfo Araiz (EH Bildu), Ainhoa Aznárez (Podemos-Ahal Dugu) eta Marisa de Simón (I-E).