Noiz argitaratua Osteguna, 2022.eko Urriak 20

Nafarroako Gobernua premiatzen da informazio puntu bat ireki dezan energia-merkatuaren errealitatearen gaineko aholkularitza eskaintzeko

Osoko bilkurak onetsi du. 2022ko urriaren 20an

1.- Nafarroako Gobenua premiatzen da leihatila fisiko bat ireki dezan herritarrei energia-merkatuan dauden errealitate ezberdinei buruzko informazioa emateko, gai horien gaineko aholkularitza eskaintzeko eta kontratuak eraldatzeko behar diren izapideak egiten laguntzeko.

 

2.- Foru Exekutiboari eskatzen zaio sortutako zerbitzu berria leku, giza baliabide eta baliabide material eta zuzkidura ekonomiko egokiz hornitu dezan, bere eginkizunak gauzatu ahal izateko.

 

3.-  Nafarroako Gobernua premiatzen da hedapen-kanpaina bat egin dezan, herritarrei jakinarazteko zerbitzu berria abiarazi dela.

 

Geroa Bai talde parlamentarioak aurkeztu du. 

 

Geroa Bairen eta Podemos-Ahal Duguren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren, PSNren eta EH Bilduren abstentzioarekin (I-Ek ez du bilkuran parte hartu) onetsi da.