Noiz argitaratua Asteartea, 2025.eko Ekainak 24

Nafarroako Gobernua premiatzen da informazioa emateko puntuak para ditzan turistei harrera egiteko estazio guztietan, Donejakue Bidearen Nafarroako zatia segurtasunez eta atseginez egin ahal izateko premia, aholku eta argibideetarakoak

Kultura, Kirol eta Turismo Batzordeak onetsi du. 2025eko ekainaren 24an

1.- Nafarroako Gobernua premiatzen baita informazioa emateko puntuak para ditzan turistei harrera egiteko estazio guztietan, Donejakue Bidearen Nafarroako zatia segurtasunez eta atseginez egin ahal izateko premia, aholku eta argibideetarakoak", hala nola "Renferen geltokietan, autobus-geltoki nagusietan eta Noaingo aireportuan.

 

2.- Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuari dei egiten zaio kokagune horietan bertan gure Komunitateko kultura-, turismo-  eta aisialdi-eskaintzari buruzko informazioa emateko guneak ezar ditzan.

 

3.- Kultura, Kirol eta Turismo Departamentua premiatzen da tren- eta autobus-geltoki nagusienetatik Orreagarako garraiobideak jartzera, gure erkidegoko Donejakue Bidearen lehen etapa baita hori.

 

4.- Proposatzen da Next Generation SEM europar funtsen kargura finantzatzea informazio-gune berriak; zehazki, '5 Donejakue bideak, mila bide Nafarroan' izeneko ACD-helmugako kohesio-ekintzak kudeatzeko planari esleituen kargura, zeinak konprometitu gabe baitaude oraindik; horretarako, hasierako kopuruari beste bat gehituko litzaioke 5.3 ekintzan, 'seinaletikaren hobekuntza' izenekoan, 5. jarduketaren barrenean ('abia zaitez Bidean' izenekoan).

 

Geroa Bai talde parlamentarioak aurkeztu du.

 

1. eta 2. puntuak UPN, PSN, EH Bildu, Geroa Bai, PPN eta Zurekin-ek emandako aldeko botoekin onetsi dira.

 

3. puntua UPN, Geroa Bai eta PPNk emandako aldeko botoekin, EH Bilduren abstentzioarekin eta PSN eta Contigo-Zurekin-ek emandako aurkako botoekin onetsi da.

 

4. puntua UPN, EH Bildu, Geroa Bai eta PPNk emandako aldeko botoarekin eta PSNk eta Zurekin-ek emandako aurkako botoarekin onetsi da.