Noiz argitaratua Asteartea, 2021.eko Ekainak 1

Nafarroako Gobernua premiatzen da intsulina-mendeko 2 motako diabetikoentzako glukosa-sentsoreak finantza ditzan

Gaixotasunaren kontrola errazten eta konplikazioak murrizten dituzten sentsore hauen finantzaketa publikoa eskatzen da, diabetikoen arteko “ekitate eza” argudiatuta

Osasun batzordeak ebazpen bat onetsi du gaur aho batez (I-Ek ez du bilkuran parte hartu), zeinaren bidez Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentua premiatzen baita “gehienez ere hiru hilabeteko epean finantza ditzan flash sentsoreak 2 motako diabetesa duten pertsona intsulinizatuen eta intsulina azkarra behar dutenen kasuan”.

 

Zioen azalpenean, Navarra Suma talde parlamentarioak sustatutako ebazpenak dio “ekitate eza” gertatzen ari dela diabetikoen artean; izan ere, 2 motako diabetesa duten pertsona intsulinizatuei (egunean zehar zenbait ziztada digital behar dituztenak kontrolatzeko) osasun sistema publikoak ez dizkie flash sentsoreak finantzatzen; 1 motako diabetesa duten pertsonei, ordea, bai.

 

Zehazten denez, Osasun Ministerioa aztertzen ari da sentsore horiek finantzatzeko aukera, baina ez du inolako data zehatzetarako adierazi konpromisoa. Sentsore horiek “bizi-kalitatea hobetzen dute, diabetesaren kontrol klinikoa ahalbidetzen dute, hipogluzemiak murrizten dituzte eta gaixotasunaren konplikazioak murrizten dituzte”.

 

Horregatik guztiagatik, flash sentsoreak intsulina-mendekotasuna duten 2 motako diagnostikoa duten pertsonen oinarrizko zorroan sartzeko eskaera egiten da, Europa guztian, Errumanian eta Espainian izan ezik, egiten den bezala.

 

Marta Álvarez (Navarra Suma) buru izan duen saioan egon diren parlamentariak izan dira Cristina Ibarrola, Elena Llorente, José Suárez, María Jesús Valdemoros, Jorge Esparza (Navarra Suma), Patricia Fanlo, Ainhoa Unzu, Javier Lecumberri (PSN), Ana Ansa, Isabel Aramburu (Geroa Bai), Txomin González, Maiorga Ramírez (EH Bildu) eta Mikel Buil (Podemos-Ahal Dugu).

 

 

www.nafarroakoparlamentua.eus

• Mozioa (57. NPAO, 2021-05-04koa)