Noiz argitaratua Asteartea, 2021.eko Ekainak 1
Nafarroako Gobernua premiatzen da intsulina-mendeko 2 motako diabetikoentzako glukosa-sentsoreak finantza ditzan
Osasun batzordean onetsia. 2021eko ekainaren 1ean
Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentua premiatzen da gehienez ere hiru hilabeteko epean finantza ditzan flash sentsoreak 2 motako diabetesa duten pertsona intsulinizatuen eta intsulina azkarra behar dutenen kasuan.
Navarra Suma talde parlamentarioak aurkeztu du.
Navarra Sumaren, PSNren, Geroa Bairen, EH Bilduren eta Podemos-Ahal Duguren aldeko botoekin onetsia (Izquierda Ezkerrak ez du bilkuran parte hartu).