Nafarroako Gobernua premiatzen da irizpide geografikoa ken dezan jaioberrien eta haurren ospitalearteko lekualdaketetarako
Osasun Batzordeak onetsi du. 2023ko otsailaren 21ean
1.- Nafarroako Gobernua premiatzen da Nafarroan irizpide geografikoa kentzera jaioberrien eta haurren ospitalearteko lekualdaketetarako, ekitatea bermatuz, irizpide klinikoetan oinarrituta.
2.- Foru Exekutiboari eskatzen zaio haurren eta jaioberrien lekualdaketarako protokoloak modu etengabean aldatzera, eta protokolo horien emaitzak ebaluatzera, ahalik eta kalitate eta eraginkortasun handienak bermatuko dituzten baliabideak, esku-hartzeak eta antolaketa-ereduak finkatzeko.
3.- S Nafarroako Gobernua premiatzen da azter dezan zer aukera dauden haurren eta jaioberrien ospitalearteko garraio espezializatuko unitate bat sortzeko.
Navarra Suma, Geroa Bai, EH Bildu eta Izquierda-Ezkerrak aurkeztu dute.
Aho batez onetsi da.
*Podemos-Ahal Duguk eta Izquierda-Ezkerrak ez dute bilkuran parte hartu.