Noiz argitaratua Asteartea, 2023.eko Azaroak 28

Nafarroako Gobernua premiatzen da Iruñerriko trenbide-begizta kentzeko egin beharreko izapideak azkartu ditzan

Ganberak elkartasuna adierazi dio urriaren 9an Berriozarko trenbide-pasagunean gertatutako istripu-hilgarriko biktimari eta egungo segurtasun neurriak berrikus daitezen eskatu du

Lurralde Kohesiorako Batzordeak ebazpen bat onetsi du gaur aho batez (Vox ez da bilkuran egon), zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak “elkartasuna adierazten baitio hildakoari, eta dolumina adierazten die familiari, lagunei eta Aizoaingo kuartel militarreko kideei”.

 

Onetsitako ebazpenak bigarren atalean Nafarroako Gobernua premiatzen du “Iruñerriko trenbide-begizta kentzeko egin beharreko izapideak azkartu ditzan”. EH Bildu eta Contigo-Zurekinek puntu honen aurka bozkatu dute.

 

Era berean, hirugarren atalean, Nafarroako Gobernua, Espainiako Gobernua eta ADIF presatzen ditu “berehala berrikus ditzaten egungo segurtasun neurriak, beste istripurik gerta ez dadin neurriok areagotu beharko balira ere”. EH Bilduk abstentzioa bozkatu du atal honetan.

 

Zioen azalpenean, PPN talde parlamentarioak sustatu duen ebazpenak gogora ekarri du urriaren 9an Berriozarko trenbide-pasagunean izandako istripu hilgarria. Izan ere, azken 20 urteetan leku berean 6 pertsona hil dira, eta honek agerian uzten du “premiazkoa dela hura aldatzea eta kentzea, arrisku handia delako Berriozarrentzat nahiz NA-240 errepidetik ibili ohi diren pertsona guztientzat”.

 

Proposamena egiten duenak gehitzen duenez, Nafarroako lurraldean geratzen den trenbide-pasagune apurretako bat da Berriozarkoa, eta Iruñeko tren-geltoki berriari zerbitzu emanen dion tren-trazadurari lotuta doa horren ezabaketa, “baina hori gertatzen ez den bitartean arrisku handia izaten jarraituko du herritarrentzat eta handik egunero ibiltzen direnentzat”.

 

Maite Esporrín (PSN) buru izan duen saioan parte hartu duten parlamentariak izan dira Juan Luis Sánchez de Muniáin, Yolanda Ibáñez, Pedro González, Miguel Bujanda (UPN), Javier Lecumberri, Inma Jurío (PSN), Adolfo Araiz, Mikel Zabaleta (EH Bildu), Pablo Azcona, Mikel Asiáin (Geroa Bai), Javier García (PPN) eta Daniel López (Contigo-Zurekin).

 

www.nafarroakoparlamentua.eus

• Mozioa (21. NPAO, 2023-10-20koa)