Nafarroako Gobernua premiatzen da iruzur fiskalaren kontra borrokatzeko hiru urteko plan bat presta dezan sei hilabeteko epean
Osoko bilkurak onetsi du. 2025eko martxoaren 20an
1.- Nafarroako Gobernua premiatzen da Nafarroako iruzur fiskalaren diagnostikoa eta ezkutuko ekonomiaren balioespena txostena eguneratu dezan.
2.- Foru Gobernuari dei egiten zaio iruzur fiskalaren aurka borrokatzeko hiru urteko plan bat taxutu dezan sei hilabeteko epean.
Plan hori urtero eguneratuko da, eta honako hauek jasoko ditu gutxienez: iruzur fiskala benetan prebenitzeko, hautemateko eta jazartzeko diseinatutako estrategiaren helburu zehatzak; helburu horiek lortzera bideratutako neurriak eta ekintzak, horiek betetzeko behar diren baliabideen hornidura barne; eta lortutako emaitzen etengabeko jarraipena eta urteroko ebaluazioa, xede ziren helburuekin alderatuta, estrategiaren eraginkortasun eta errentagarritasun ekonomiko-soziala zenbatekoa den jakite aldera. Ebaluazio hori Nafarroako Parlamentuari aurkeztuko zaio.
Iruzurraren aurkako hiru urteko planak honako hauek izan beharko ditu: helburu horiek betetzeko, iruzur fiskala detektatzea eta egiazki pertsegitzea sustatzeko eta jarduketak benetan gauzatzen direla ziurtatzeko beharrezkoak diren giza baliabideak eta baliabide ekonomiko eta materialak.
PSN talde parlamentarioak aurkeztu du.
UPN, PSN, EH Bildu, Geroa Bai, PPN eta Contigo-Zurekin taldeen aldeko botoarekin eta Talde Mistoaren eta atxiki gabeko parlamentariaren aurkakoekin onetsi da.