Nafarroako Gobernua premiatzen da izapide egokiak egin ditzan vasco-navarro trenbideko Nafarroako tartea ondare materialeko kultur intereseko ondasun deklara dezaten
Kontserbatu, hobetu eta planak eskuratzeko aukera ahalbidetzeko, bai eta zaharberritzeko eta kontserbatzeko finantzaketa ere
Kultura eta Kiroleko Batzordeak ebazpen bat onetsi du gaur aho batez, zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen baita “izapide egokiak egin ditzan –dagokionean eta aurretik kasuan kasuko administrazio-espedientea tramitatuta– vasco-navarro trenbideko Nafarroako tartea ondare materialeko kultur intereseko ondasun deklara dezaten”.
Zioen azalpenean, Navarra Suma talde parlamentariak sustatutako ebazpenak 1927an inauguratutako proiektuaren historia laburbiltzen du, zeinak Bizkaia, Gipuzkoa, Araba eta Nafarroa batu zituen. Ondoren, Bide Berde bihurtu zen, erabilera ludiko eta turistikoekin, zeharkatzen zituen eskualdeen egituraketa eta garapen sozial eta ekonomikoa bultzatuz.
Ildo horretan, proposamena egin duenak Vasco-Navarro trenbideko Nafarroako Foru Komunitateko tartea ondare materialeko kultur intereseko ondasun gisa katalogatzearen alde egiten du, “kontserbatu, hobetu eta planak eskuratzeko aukera ahalbidetzeko, bai eta zaharberritzeko eta kontserbatzeko finantzaketa ere”. Hala, oraindik ere “aukera ematen baitu paisaiak, tokiak eta pertsonak ezagutzeko, baita lurraldearen garapen ekonomikoaren alde egiteko ere, ikuspuntu jasangarri eta tokikoarekin”.
Isabel Olave (Navarra Suma) buru izan duen saioan egon diren parlamentariak izan dira Miguel Bujanda, Iñaki Iriarte, Jorge Esparza, Raquel Garbayo, Javier García (Navarra Suma), Carlos Mena, Jorge Aguirre, Patricia Fanlo (PSN), Ana Ansa, Isabel Aranburu (Geroa Bai), Maiorga Ramírez eta Txomin González (EH Bildu).
• www.nafarroakoparlamentua.eus
• Mozioa (138. NPAO, 2022-11-30ekoa)