Nafarroako Gobernua premiatzen da kirol-jarduera funtsezko jardueratzat har dezan
Legebiltzarraren ustez jarduera fisikoa bultzatzeak "lehentasuna" izan behar du, pandemia honen aurka borrokatzeko beste tresna bat bezala interpretatu behar baita
Kultura eta Kiroleko Batzordeak ebazpen bat onetsi du gaur Navarra Sumaren, PSNren eta Geroa Bairen aldeko botoekin, Podemos-Ahal Dugu eta I-Eren abstentzioekin eta EH Bilduren aurkako botoarekin, zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen baita “kirol-jarduera funtsezko jardueratzat har dezan, halako moduz non halakotzat hartu ahal izanen baita pandemian hura muga dezaketen balizko murriztapenak aplikatzeko garaian”.
Ebazpen originalak bigarren atal bat zuen, baztertu egin dena PSNren, Geroa Bairen, Eh Bilduren, Podemos-Ahal Duguren eta I-Eren aurkako botoekin eta Navarra Sumaren aldekoarekin, zeinaren bidez Espainiako Gobernua premiatzen zen “kirol-instalazio eta -zentroetan eskaintzen diren kirol-zerbitzu guztietan BEZa % 21etik % 10era jaits dezan, bai eta jarduera fisikoaren eta kirolaren arloko profesionalek eta kirol-federazioetako tituludun teknikariek emandako zerbitzu guztietan ere, Balio Erantsiaren gaineko Zergaren sistema komunari buruzko Kontseiluaren 2006ko azaroaren 28ko 2006/112/EE Zuzentarauaren esparruan, Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 28ko 37/1992 Legean sartu ahal dadin, gutxienez, herrialdea gaur egungo gizarte- eta ekonomia-krisialdian dagoen bitartean, COVID-19aren pandemiak eragina dela eta”.
PSNk gehitzeko zuzenketa bat aurkeztu du, Navarra Sumak, ekimenaren titularrak onartu ez duena, eta horren bidez Espainiako Gobernua premiatzen zen “Kirolaren Lege aurreproiektu bat onets dezan, kirola lege mailako arau bihurtuko duena, interes orokorreko jarduera den aldetik”.
Zioen azalpenean, Navarra Suma talde parlamentarioak sustatutako ebazpenak ohartarazten du, konfinamenduaren ondorioei buruz eta koronabirusa modu larrian edo hilgarrian pasatzeko arrisku-faktoreei buruz argitaratutako azterlanak ikusita, "jarduera fisikoa sustatzea lehentasuna izan behar dela; izan ere, Covid-19ari aurre egiten laguntzeaz gain, kirola egitea funtsezkoa da osasun mentala hobetzeko”.
Ildo horretan, eta frogatu denez "egoera larrian egon diren koronabirus pazienteen % 80k obesitatea zuela, bizimodu ona mantentzearen" garrantzia azpimarratzen da, eta adierazten da "kirolaren zeharkakotasunak positiboki eragiten duela beste sektore batzuetan, hala nola osasunean edo ekonomian". Beraz, ondoriozta daiteke kirol-jarduerak "osasun-gastua eta lan-absentismoa murriztea" dakarrela, eta, ondorioz, "produktibitatea haztea".
Amaitzeko, eta kirolaren prebentzio- eta indarberritze-onurak kontuan hartuta, honako honakoa azpimarratzen da: "ariketa fisikoa pandemia honen aurka borrokatzeko beste tresna bat bezala interpretatu behar da".
Isabel Olave (Navarra Suma) buru izan duen saioan egon diren parlamentariak izan dira Alberto Bonilla, Raquel Garbayo, Javier García, Iñaki Iriarte, Miguel Bujanda (Navarra Suma), Carlos Mena, Virginia Magdaleno, Arantza Biurrun (PSN), Ana Ansa, Pablo Azcona (Geroa Bai), Maiorga Ramírez, Txomin González, (EH Bildu), Mikel Buil (Podemos-Ahal Dugu) eta Marisa de Simón (Izquierda-Ezkerra).
• www.nafarroakoparlamentua.eus
• Mozioa (27. NPAO, 2021-02-26koa)