Noiz argitaratua Osteguna, 2020.eko Azaroak 12
Nafarroako Gobernua premiatzen da komunitate ekintza prebentiboaren lana sustatu eta aldeztu dezan
Osoko bilkuran onetsia. 2020ko azaroaren 12an
1.- Nafarroako Gobernua premiatzen da komunitate ekintza prebentiboaren lana sustatu eta aldeztu dezan, errazte aldera beste zona geografiko batzuetara heda dadin.
2.- Foru Exekutiboari eskatzen zaio komunitate-prebentzioko taldeekin eta arloko adituekin batera lan egin dezan, babes komunitariorako proposamen berriak prestatze aldera, COVID-19aren krisiak sortutako egoerei aurre eginen dietenak.
Geroa Bai, EH Bildu eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentarioek aurkeztu dute.
PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Eren aldeko botoekin Navarra Sumaren aurkakoarekin onetsi da.