Noiz argitaratua Ostirala, 2023.eko Martxoak 17

Nafarroako Gobernua premiatzen da konponbideak bila ditzan, Iruñeko Udalarekin batera, UDC Rochapearen egoera kritikorako

Hartzekodunen konkurtsoak ekarriko lituzkeinstalazioen itxiera, 27 langileen kaleratzea eta klubaren narriadura. Ondorio horiek guztiek zaildu eginen lukete irtenbide bideragarri bat

Kultura eta Kiroleko Batzordeak gaur Navarra Sumaren, Geroa Bairen eta EH Bilduren aldeko botoekin eta PSNren abstenzioarekin ebazpen bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Gobernua premiatzen baitu, “Iruñeko Udalarekin batera, kasuko bankuarekiko izan daitezkeen konponbide guztiak azter ditzan, ekidite aldera Unión Deportiva Cultural Rochapearen hartzekodunen konkurtsoa, horrela mantentze aldera irabazi asmorik gabeko kirol instalazio hori, auzoan funtzio sozial ukaezina baitu”.

 

Zioen azalpenean, Navarra Suma, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Ek bultzatutako erabakiak ohartarazten du hartzekodunen konkurtsoa burutzeak ekarriko lukeela “instalazioen itxiera, 27 langileen kaleratzea eta klubaren narriadura. Ondorio horiek guztiek zaildu eginen lukete azken bateko konponbidea”. Hori dela-eta, azkar jardutera dei egiten da.

 

Argudiatzen denarekin bat, UDC Rochapeak banku batekiko zor handia dauka 2008az geroztik hainbat arrazoirengatik klubak amortizatu ezin izan duena, negoziazioak negoziazio. Orain jada ez dago aukera hori, eta hemendik hiru hilabetera (ekainaren 30ean) Konkurtso Legea dela medio aparteko luzapena amaituko denez, udalaren esku-hartzea eskatzen da, klubaren biziraupena bideragarri eginen duen irtenbide bat bilatzekoa.

 

UDC Rochapea interes publikokotzat jotzen da Arrotxapea auzoari begira, eta haren instalazioak gehienbat udalaren lurzoru publikoan eraikita daude, entitate horri 75 urterako emakiden bidez lagata.

 

Horri dagokionez, gogorarazten da 2022ko ekainaren 2an Iruñeko Udalak aho batez adierazpen instituzional bat onetsi zuela, zeinaren bidez konpromisoa hartzen baitzuen UDC Rochapea klubaren problematikarako konponbideak bilatzeko, egoera ekonomiko eta juridiko kritikoan baitzegoen.

 

Saioan Isabel Olave (Navarra Suma) egon da batzordeburu, eta honako hauek bertaratu dira: Raquel Garbayo, Juan Luis Sánchez de Muniáin, Ángel Ansa, Pedro González, Elena Llorente (Navarra Suma talde parlamentarioa), Carlos Mena, Arantza Biurrun, Jorge Aguirre (PSN talde parlamentarioa), Pablo Azcona, Ana Ansa (Geroa Bai talde parlamentarioa),Bakartxo Ruiz eta Maiorga Ramírez  (EH Bildu talde parlamentarioa).

 *Podemos-Ahal Dugu eta I-E ez dira izan.

 

 

www.nafarroakoparlamentua.eus

• Mozioa (41. NPAO, 2023-03-14koa)