Nafarroako Gobernua premiatzen da lan egin dezan alokairuen iraunkortasun-indizea errealitate bat izan dadin
Osoko bilkuran onetsia. 2021eko martxoaren 4an
1.- Nafarroako Gobernua premiatzen da behar diren aldez aurreko lanei eki diezaien, lortze aldera Alokairuen Iraunkortasun-Indizea (ISA) errealitate bat izatea 2022ko urtarrilaren 1etik aurrera.
Zuzeneko zergetan (PFEZ) lehentasuna eta penalizazioa jarriz etxebizitzen alokairuari, haien errentak ISAtik behera edo gora egiten duenean.
Lehentasuna eta penalizazioa jarriz kontratu berrien errentak mantentzeari edo handitzeari, etxebizitza beraren aurreko kontratuekin alderatuta.
Etxebizitzak ISAtik gora alokatzea debekatuz, jabeen elkartearen bidez zaharberritzeko dirulaguntzak eskuratu badituzte.
2.- Nafarroako Gobernua premiatzen da bateragarri egin ditzan alokairuen iraunkortasun-indizeari loturiko neurri fiskalak eta etxebizitza hutsengatiko jarduketa eta penalizazio fiskalak. Horretarako, Nafarroako Gobernua berriz ere premiatzen da etxebizitza hutsen errolda burutu dezan.
Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkartean aurkeztu du.
PSNren, Geroa Bairen, EH Bilduren, Podemos-Ahal Duguren eta I-Eren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren aurkakoarekin onetsia.