Nafarroako Gobernua premiatzen da lan-hitzarmen bat taxutzea bultza dezan zahar-etxeetako, eguneko zentroetako eta etxez etxeko laguntza zerbitzuetako langileentzat
Osoko bilkuran onetsia. 2022ko otsailaren 3an
1.- Nafarroako Gobernua premiatzen da era aktiboan jardun dezan negoziazioan eta hitzarmena lehenbailehen taxutzea bultza dezan.
2.- Foru Legebiltzarrak patronalari exijitzen dio langileen ordezkariekin eskuz esku lan egin dezan hitzarmenaren garapenean aurrerabidea egiteko.
3.- Legebiltzarrak aintzatetsi egin nahi du sektoreko profesionalek egindako lana, eta hartara helarazi nahi die bere elkartasuna eta babesa dutela eta prest dagoela sektoreko lan-baldintzak hobetzea sustatzeko eta aldezteko.
4.- Nafarroako Parlamentuak eredua aldatzearen alde lan egiteko konpromisoa duela dio; halatan, pertsona erdigunean jarriko duen eredua garatuko duten kalitatezko zerbitzu publikoak hobetzea, handitzea eta ezartzea bultzatuko du.
EH Bildu talde parlamentarioak aurkeztu du.
1, 3 eta 4. puntuak aho batez onetsi dira.
2. puntua PSNren, Geroa Bairen, EH Bilduren, Podemos-Ahal Duguren eta I-Eren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren abstentzioarekin onetsi da.