Noiz argitaratua Osteguna, 2021.eko Maiatzak 13

Nafarroako Gobernua premiatzen da lantalde bat sor dezan Itoizko urtegiaren inguruko udalerriei bultzada emateko

Osoko Bilkuran onetsia. 2021eko maiatzaren 13an

1.- Nafarroako Gobernua premiatzen da lan-batzorde bat era dezan, hilabeteko epean, Agoitz, Artzi, Longida eta Orotz-Beteluko udalerriekin eta Lurralde Kohesiorako nahiz Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako departamentuekin, lurralde horri bultzada emateko bitartekoak lantze aldera, toki entitateek azaldutako premiak aintzat hartuz.

 

2.- Ezartzen da lehenengo puntuan aipaturiko lan-batzordean Ebroko Konfederazio Hidrografikoa ere ordezkatuta egon dadin, oinarrizko eragilea denez gero Itoizko Urtegiaren eta Nafarroako Ubidearen eraikuntzan, garapenean eta kudeaketan.

 

PSN, Geroa Bai eta Podemos-Ahal Duguk aurkeztua.

 

1. puntua Navarra Sumaren, PSNren, Geroa Bairen, Podemos-Ahal Duguren eta I-Eren aldeko botoekin eta EH Bilduren abstentzioarekin onetsi da.

 

2. puntua Navarra Sumaren, PSNren, Geroa Bairen, Podemos-Ahal Duguren eta I-Eren aldeko botoekin eta EH Bilduren aurkakoarekin onetsi da.