Nafarroako Gobernua premiatzen da legegintzaldi honetan lizita dezan Leitzako garraio publikoaren zerbitzuaren emakida berria
Lurralde Kohesiorako Batzordean onetsia. 2021eko irailaren 28an
1. Nafarroako Parlamentuak balioetsi egiten du ipar-mendebaldeko hiriarteko garraio publikoaren zerbitzua hobetze aldera uda honetan ezarri den aldi baterako konponbidean egindako aurrerabidea, zeinak Leitzari eragiten baitio, eta Nafarroako Gobernua premiatzen du egiturazko behin betiko konponbide bat eman diezaion, legegintzaldia bukatu aitzin zerbitzuaren emakida berria lizitatuta.
2. Foru Gobernuari eskatzen zaio abordatze integral bati ekin diezaion Nafarroako landa eremu eta eskualdeetako herritarrek garraio publikoari dagokionez dauzkaten beharrizanak ezagutzeko eta horiei erantzuteko, zerbitzuaren emakidak ahal bezain laster berrituta.
EH Bildu talde parlamentarioak aurkeztu du.
1. puntua Navarra Suma, PSN, Geroa Bai, EH Bildu eta Podemos-Ahal Duguren aldeko botoekin onetsi da.
2. puntuan PSNk, Geroa Baik eta Podemos-Ahal Duguk abstentzioa bozkatu dute, gainerakoek aldeko botoa eman dute.
Izquierda-Ezkerra ez da bilkuran egon.