Nafarroako Gobernua premiatzen da LGTBIfobiaren aurkako kanpainak abian jar ditzan kirol lehiaketetan eta ekitaldietan
Nafarroako Parlamentuko Kultura, Kirol eta Turismo Batzordeak onetsi du. 2025eko martxoaren 5ean
1.- afarroako Gobernua premiatzen da abian jar ditzan LGTBIfobiaren aurkako kanpainak, eta Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuak LGTBIfobiaren aurka egiten dituen kanpainak sar ditzan Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutua edo Nafarroako Gobernua federazioekin edo klubekin lankidetzan aritzen den ikusgarritasun handiko kirol lehiaketetan eta ekitaldietan.
2.- Kultura, Kirol eta Turismo Departamentua premiatzen da LGTBIfobia kirol-esparrutik errotik desagerrarazteko estrategiak eta LGTBI+ Inklusioko programak taxutu ditzan eta jokabide intoleranteen aitzinean jarduteko protokoloak eguneratu ditzan egiten diren lege, arau edo plan aldaketetan.
PSN talde parlamentarioak aurkeztu du.
UPN, PSN, EH Bildu, Geroa Bai, PPN eta Contigo-Zurekin talde parlamentarioen aldako botoekin eta Voxen aurkako botoarekin onetsi da.