Nafarroako Gobernua premiatzen da lidergo publiko eta ezbairik gabea har dezan bere gain, Adimen Artifizialaren ondorioz erkidegoan gertatu beharreko eraldatze sozial eta ekonomiko-ari dagokionez
Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Batzordeak onetsi du. 2025eko apirilaren 9an
1.- Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Gobernua premiatzen du lidergo publiko eta ezbairik gabea har dezan bere gain, Adimen Artifizialaren ondorioz erkidegoan gertatu beharreko eraldatze sozial eta ekonomikoari dagokionez, beti ere teknologia horrek dakarren energia- eta ur-kontsumoa kontuan hartuz eta planifikatuz.
2.- Foru Exekutiboari eskatzen zaio Espezializazio Adimendu-naren Estrategiaren baitan atal berezi bat egon dadin adimen artifizialerako eta horren aplikazioetarako.
3.- Nafarroako Gobernua premiatzen da berariazko mahai bat eratu dezan arloko eragileekin, Adimen Artifizialetik heldu den eraldatzearen gobernantza parte-hartzailea eta demokratikoa ahalbidetzeko, bai eta Nafarroak haren balio-katean izan dezakeen parte-hartzea ere.
Contigo-Zurekin talde parlamentarioak aurkeztu du.
PSNren, EH Bilduren eta Contigo-Zurekinen aldeko botoekin eta UPNren, PPNren eta Geroa Bairen abstentzioarekin onetsi da.