Nafarroako Gobernua premiatzen da Lizarrako García Orcoyen Ospitalean hemodialisiko unitate bat sortzeko beharra balora dezan
Osasun Batzordean onetsia. 2021eko ekainaren 29an
1.- Nafarroako Gobernua premiatzen da Lizarrako Osasun Barrutiaren egoera azter dezan, giltzurruneko patologiari eta, zehazki, hemodialisiari dagokionez, terapia hori behar duten gaur egungo pazienteen kopurua eta terapia hori eskatzen dutenen hazkundeari buruzko perspektiba baloratzeko, García Orcoyen ospitalean hemodialisiko unitate bat sortu behar den ala ez baloratzeko.
2.- Foru Exekutiboari eskatzen zaio azterlanaren emaitzak horretarako bidea ematen badu, Hemodialisikoi Unitatea eraikitzeko azterlana lehenbailehen lizitatzeko eta 2022an obrak hasteko. Azterlanak ez badu justifikatzen Hemodialisiko Unitatea ezartzea, Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Gobernua premiatzen du azter eta balora ditzan paziente horiek tratamendua jasotzeko joan-etorrietarako modalitateak, nahitaezko bidaiek eragindako eragozpenak ahal den guztian gutxitze aldera.
EH Bildu talde parlamentarioak aurkeztu du.
Aho batez onetsi da (Izquierda-Ezkerrak ez du bilkuran parte hartu).