Nafarroako Gobernua premiatzen da maiatzaren 31ra arte luza dezan ABEEE baten pean egon eta 20.000 eurotik beherako errentak dituzten pertsonen diru-sarreren osagarria
Eskubide sozialetako batzordean onetsia. 2021eko martxoaren 24an
1.- Nafarroako Gobernua premiatzen da maiatzaren 31ra arte luza dezan aldi baterako enplegu-erregulazioko espediente baten pean egon eta 20.000 eurotik beherako errentak dituzten pertsonen diru-sarreren osagarria.
2.- Nafarroako Gobernua premiatzen da luzapen hori Elkarrizketa Sozialaren esparruan negozia dadin eta beste deialdi bat egin dadin, aurrekoaren ebaluazioa eta haren gomendioak aintzat hartuko dituena, eta, halaber, beharrezkoak diren mekanismoak ezar daitezen laguntza hori ahalik eta onuradun gehienengana irits dadin.
3.- Nafarroako Gobernua premiatzen da aldi baterako enplegu-erregulazioko espedientean dauden enpresak azter ditzan eta berariazko prestakuntza-plan bat aurkez dezan, enplegu horiek sendotzen edo, hala badagokio, birkalifikatzen eta birkokatzen laguntzeko.
Navarra Suma talde parlamentarioak aurkeztu du.
1. eta 3. puntuak aho batez onetsi dira.
2. puntua Navarra Suma, PSN eta I-Eren aldeko botoekin, EH Bilduren aurkakoarekin eta Geroa Bairen abstentzioarekin onetsi da.