Nafarroako Gobernua premiatzen da A mailako gaixotasunen kudeaketarako eta kalte-ordainetarako foru-sistema integratu bat sor dezan
Landa Garapebeko eta Ingurumeneko Batzordeak onetsi du. 2026ko urtarrilaren 8an
Erabaki horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da "gehienez ere 6 hilabeteko epean, A kategoriako gaixotasunen prebentzio, kudeaketa eta kalte-ordainetarako foru-sistema integratua" sor dezan, 2016/429 (EB) Erregelamenduaren araberakoa eta 389/2011 Errege-dekretuarekin bateragarria, zeinak jasoko baititu osasun-neurriak eta neurri ekonomikoak, ziurtatzaileak eta erantzun bizkorrekoak.
Onetsitako erabakiaren bigarren puntuan, orobat, Foru Gobernua premiatzen da “Agrosegurorekin eta ENESArekin negozia dezan A kategoriako gaixotasunetarako berariazko aseguru-sistema bat sortzea, zeinean Nafarroa erkidego pilotu edo erreferentziazko gisa sartu ahal izanen baita”. Geroa Baik aldeko botoa eman du, eta gainerako taldeek beren jarrerei eutsi diete.
Negoziazio horretan, zehazten denez, “osasun-modulu espezifiko bat sortu beharko da, peritazio-sistema homogeneo bat, zuzeneko eta zeharkako galeren eta lortu gabeko irabazien estaldura, kofinantzaketa publiko-pribatua eta ordainketa azkarreko protokoloak”.
Era berean, erabakiaren hirugarren atalean, Nafarroako Gobernuari eskatzen zaio aurkeztu dezala "aurrekontu-aldaketa/partida ireki bat, A kategoriako epizootietarako urteko gutxieneko kontingentzia-funts bat bermatzeko, 1.000.000 eurotik beherakoa ez dena eta arrisku epidemiologikoaren arabera eguneratu daitekeena". Puntu horrek lehenengo puntuaren babes berak jaso ditu, eta, beraz, onetsi egin da.
Azkenik, Foru Gobernuari eskatzen zaio "formalki eska diezaiola Nekazaritza Ministerioari 389/2011 Errege Dekretua eguneratzeko, kalte-ordainen zenbatekoak merkatuaren benetako kostura egokitzeko, zeharkako galerengatiko konpentsazio-mekanismoak sartzeko eta A kategoriako gaixotasunetarako autonomia-erkidegoen eta Agroseguroren arteko hitzarmenak gaitzeko". PSN eta Contigo-Zurekin abstenitu egin dira, eta gainerakoek aldeko botoa eman dute.
UPN talde parlamentarioak aurkeztu du.
UPN, PPN taldeen aldeko botoekin, PSOE, EH Bildu, Geroa Bai eta Contigo-Zurekin abstentzioarekin eta Talde Mistoaren aurkako botoarekin onetsi da.