Noiz argitaratua Osteguna, 2019.eko Abenduak 19

Nafarroako Gobernua premiatzen da Nafarroako Gazteriari buruzko III. Plana garatu dezan

Legebiltzarrak Gazteriari buruzko Foru Legea eguneratu dadin eskatzen du, egun bizi duten errealitateari egokitzeko

Parlamentuko Osoko Bilkurak ebazpen bat onetsi du gaur aho batez zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen baita “Gazteriari buruzko apirilaren 1eko 10/2011 Foru Legea egokitu, gaurkotu eta gara dezan, Nafarroako gazteen errealitate berrietara egokitzeko”.

 

Onetsitako ebazpenak bigarren atalean Gobernuari eskatzen dio “Gazteriari buruzko 2020tik 2024ra bitarteko estrategia taxutu dezan, Nafarroako gazteek egun dauzkaten beharrizanak artikulatzeko”.

 

Gainera, Gobernua premiatzen da “Nafarroako Gazteriari buruzko III. Plana gara dezan. Planak zeharkakotasunez jasoko ditu Nafarroako gazteak zeharo garatzeko beharrezkoak diren neurriak”.

 

Horrez gain, Gobernuari eskatzen zaio “gazteekin lan egin dezan plan horiek taxutzeko; bereziki, Nafarroako Gazteriaren Kontseiluarekin”.

 

Azkenik, Gobernua premiatzen da “gazteriaren arloko toki entitateekin batera lanean jarrai dezan, gazteriaren informazio sarea finkatu dadin, gazteentzako espazioak sor daitezen eta maila lokalean plan eta estrategiak ezar daitezen”. Epigrafe hau PSN, Geroa Bai, Podemos-Ahal Dugu eta I-Ek aurkeztu duten gehitzeko in voce zuzenketa baten bidez gehitu da.

 

Zioen azalpenean, PSN, Geroa Bai eta EH Bildu talde parlamentarioek, Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak sustatutako ebazpenak, gazteriari buruzko planak eta estrategiak gaurkotzeko eskaera egiten du, zeharkaeta era koordinatuan artatu ahal izateko gazteriak egun bizi duen egoera, zeina markatuta dagoen enplegu eza edo enpleguaren prekariotasunagatik, edo familiarekiko mendekotasunagatik, baita emanzipatzeko arazoengatik ere.

 

Ildo horretan, Nafarroako Gazteriaren Institutuari eskatzen zaio esparru honetan egiten diren politikak eta hartzen diren neurriak aztertu, kontrolatu eta garatu ditzan, beti ere Nafarroako Gazteriaren Kontseilua eta Foru erkidegoan arlo honetan diharduten gainerako eragileak kontuan hartuta.