Nafarroako Gobernua premiatzen da Nafarroako ikastetxe ez-unibertsitarioetako jantokiak arautzen dituen araudia alda dezan
Hezkuntza Batzordeak onetsi du. 2023ko martxoaren 7an
1.- Hezkuntza Departamentua premiatzen da Nafarroako ikastetxe publiko ez unibertsitarioetako jantokiak erregulatzen dituen araudia alda dezan, dirulaguntza jasotzeko eskubidea duten ikasleen artean sartzeko despopulazio-arrisku muturrekoa eta bizia duten udalerrietan bizi diren ikasleak, hala eskualde-ikastetxeetakoak nola unitarioetakoak, baldin eta eskola-jantokiaren zerbitzua eskatzen badute, gutxienez bermatuta arrazoizko diru-tarte bat, errenta oinarri hartuta, ikasle ez-garraiatuek ordaindu beharreko kuotetan hainbesteko alderik egon ez dadin.
2.- Nafarroako Gobernua premiatzen da departamentuen arteko ekinez lan egin dezan landa-eremuko ikastetxeak sendotzera, landa-eremuan lan-bizitza eta familia bateragarri egitea erraztera eta despopulazioaren aurka borrokatzera zuzendutako neurri eraginkorrak hartze aldera.
Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa eta Izquierda-Ezkerrak aurkeztu dute.
1. puntua Navarra Sumaren, Geroa Bairen, EH Bilduren eta I-Eren aldeko botoekin eta PSNren abstentzioarekin onetsi da.
2. puntua aho batez onetsi da.
*Podemos-Ahal Dugu ez da bilkuran egon.