Nafarroako Gobernua premiatzen da Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuaren bidez web-atal bat sor dezan, kirol egokituari buruzko informazio osatu eta gaurkotua emateko
Klubek eta federazioek ere eskaintzaren hedapenena parte hartzea nahi da, non diziplinaz diziplina bilduko baitira jarduerak, ibilbide gidatuak eta eskaintza zer profili zuzentzen zaion
Nafarroako Parlamentuak erabaki bat onetsi du gaur aho batez. Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuaren bidez web-atal bat sor dezan, Nafarroan kirol egokituari buruzko informazio osatu eta gaurkotua emateko, halako moduan non desgaitasunen bat daukan kirolari orok egin ahal izanen baitu kirola".
Zioen azalpenean, Geroa Bairen erabaki proposameneak azpimarratzen du Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuak oso informazio gutxi ematen duela kirol egokituari buruz, eta, horrenbestez, web-atal bat berariaz prestatu beharra dagoela, "irisgarritasun" arazoak saihesteko, "autonomia eta funtzionaltasun" handiagoa lortzeko eta informazio "argi, inklusibo eta ahal den zehatzena emateko (eskaintza eta tipologia), baita kluben eta federazioen bitartez ere".
- www.parlamentodenavarra.es
- Mozioa (48. NPAO, 2024-03-27koa)