Nafarroako Gobernua premiatzen da Nafarroako Lan Osasunaren Kontseiluan adostu ditzan lan-istripuen aurkako neurri berriak
Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Batzordea. 2022ko urriaren 18an
1.- Nafarroako Gobernua premiatzen da Nafarroako Lan Osasunaren Kontseiluan negozia eta adostu ditzan lan-istripuen aurkako neurri berriak eta ekintza osagarriak.
2.- Espainiako Gobernua premiatzen da Lan Ikuskatzailetzak Foru Komunitatean dituen baliabideak eta plantilla handitu ditzan, kontrol handiagoa bermatze aldera enpresek laneko arriskuen prebentzioaren arloko legeria betetzeari dagokionez.
3.- Nafarroako Gobernuari eskatzen zaio neurri eraginkorrak ezar ditzan laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia betetzen dela bermatzeko.
Izquierda-Ezkerrak aurkeztu du.
1. eta 2. puntuak aho batez onetsi dira.
3. puntua Navarra Sumaren, Geroa Bairen, EH Bilduren eta Izquierda-Ezkerraren aldeko botoekin eta PSNren abstentzioarekin onetsi da.
Podemos-Ahal Duguk ez du bilkuran parte hartu.