Noiz argitaratua Osteguna, 2019.eko Urtarrilak 31

Nafarroako Gobernua premiatzen da Nafarroako langile autonomoen kolektiboaren lan-bizitza eta familia bateragarri egiteko eskubideetan aurrera egin dezan

2017an onetsitako Nafarroako Lan Autonomoaren Plana aipatzen da negozio bideragarrien abandonoa ekiditeko neurriak eskatzeko

Parlamentuko Osoko Bilkurak ebazpen bat onetsi du gaur aho batez, zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen baita “Nafarroako Lan Autonomoaren Kontseiluarekin adosturik, zenbait araugintza-neurri har ditzan (fiskalak, tributu eta lan arlokoak...), langile autonomoen lan-bizitza eta familia bateragarri egiteko eskubidean eta zaintzen ardurakidetzan aurrerabidea egiteko xedez”.

 

Zioen azalpenean, PSN talde parlamentarioak sustatutako ebazpenak Nafarroako Lan Autonomoaren Plana aipatzen du, izan ere, enpresa-ehundura osatzen duten pertsonen jarduera sustatzea defendatzen du Planak, beren jardueran topatzen dituzten oztopoak ezabatuz eta neurriak ezarriz Foru Komunitatean norberaren konturako lana erraztu, sustatu eta egonkortzeko. Emakumeen kasuan, “lana eta familia uztartzeko eskubidea eta lanaldi-murrizketa errazteko” baldintzak sorrarazi beharra aldarrikatzen da.

 

“Amatasun baja bitartean hobaririk ez duen kontratazioaren kostuei aurre egin ezin izateagatik negozio bideragarriak utzi behar ez ditzaten”, administrazioek neurriak abiaraz ditzaten eskatzen da, lana eta familia bateragarriak izan daitezen erraztuko baitute.

 

Hau guztia “gizarte askoz berdinzaleago eta erantzunkideago bat” lortzeko politika publiko batzuen esparruan, non, “seme-alaben edoskitzea eta zaintza ez daietzen oztopo izan emakumeentzat zein gizonentzat”.