Noiz argitaratua Asteazkena, 2024.eko Ekainak 5
Nafarroako Gobernua premiatzen da neurri zehatzak aplika ditzan kirol inklusiboa sustatzeko, laguntzeko eta aldezteko
Kultura, Kirol eta Turismo batzordeak onetsi du. 2024ko ekainaren 5ean
Nafarroako Gobernua premiatzen da honako neurri hauek ezar ditzan kirol egokitua babestu, sustatu eta aldezteko: laguntza eta dirulaguntza bereziak, deialdi orokorren esparrutik at; beraien entrenamenduetarako espazio publikoak; boluntariotza sustatu eta prestatzea; toki-entitateentzako laguntzak, kirol inklusiboko jardueretarako, eta koordinazio plana; eta berariazko prestakuntza teknikoa desgaitasuna duten kirolarientzat, teknikari, epaile edo buruzagi eginkizunak egin ahal izan ditzaten.
UPN talde parlamentarioak aurkeztu du.
Aho batez onetsi da.