Noiz argitaratua Osteguna, 2023.eko Urtarrilak 19

Nafarroako Gobernua premiatzen da NOU-ko Haur eta Gazteen Ospitaleratze Psikiatrikoko Unitatearen presako erreforma egin dezan

Osoko bilkurak onetsi du. 2023ko urtarrilaren 19an

1.- Nafarroako Gobernua premiatzen da Nafarroako Unibertsitate Ospitaleko Haur eta Gazteen Ospitaleratze Psikiatrikoaren Unitatearen presako erreforma egin dezan, gutxienez izan ditzan zortzi ohe, laguntza-jarduera modurik onenean egiteko gune komun nahikoak eta kalitatezko osasun-laguntza bermatzeko giza baliabide egokiak.

 

2.- Nafarroako Gobernuari eskatzen zaio psikiatriako plan funtzionala gara eta ezar dezan, horri esleituz horretarako behar diren baliabide ekonomikoak.

 

3.- Gobernua premiatzen da beste ospitaleratze-modalitate batzuk azter ditzan, hala nola etxeko ospitaleratze psikiatrikoa, haur eta nerabeentzat.

 

4.- Gobernua premiatzen da osasun mental komunitarioko programak indartu eta ugaritu ditzan, batez ere eskola- eta ikasketa-inguruneetan eta familiei laguntzekoetan.

 

5.- Nafarroako Gobernuari eskatzen zaio haur eta gazteentzako eguneko ospitale berri bat ere sor dezan.

 

EH Bildu talde parlamentarioak aurkeztu du. 

 

PSNren, Geroa Bairen, EH Bilduren, Podemos-Ahal Duguren eta I-Eren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren abstentzioarekin onetsi da.