Noiz argitaratua Asteazkena, 2021.eko Martxoak 24

Nafarroako Gobernua premiatzen da NUPi finantza-hornidura eman diezaion, gradua aitortzearen eta maila-aldaketen ondorioz ordaintzeke dauden 2,5 milioiei aurre egin ahal izateko

Urte anitzeko hitzarmenaren hamargarren klausula aipatzen da, zeinak Gobernua behartzen duen finantzaketa unibertsitateak erabakitzeko ahalmenik ez duen beste elementu batzuetatik eratorritako ondorio ekonomikoen arabera doitzera

Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Batzordeak ebazpen bat onetsi du gaur aho batez (I-Ek ez du parte hartu), zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen baita “NUPi finantza-hornidura eman diezaion, NUPeko ukitutako AZLei gradua aitortzearen eta maila-aldaketen ondorioz ordaintzeke dauden ordainketei 2021eko lehen seihilekoan aurre egin ahal izateko”.

 

Onetsitako ebazpenak badu bigarren puntu bat, non, era berean, Nafarroako Gobernua premiatzen baita “beharrezkoak diren mekanismoak baimendu ditzan NUP lehenbailehen hasi ahal dadin bi osagarri horiek ordaintzen”.

 

Zioen azalpenean, Navarra Suma talde parlamentarioak sustatutako ebazpenak 2,5 milioi eurotan kuantifikatzen du NUPek bere langileekin duen zorra, 1,8 milioi graduagatik eta 0,7 maila-aldaketagatik. Hori dela eta, Nafarroako Gobernuari eskatzen dio, 2018-2020 aldirako -2021era arte luzatua- urte anitzeko hitzarmenaren hamargarren klausulan ezartzen denari jarraiki, “doitu dezan finantzaketa unibertsitateak erabakitzeko ahalmenik ez duen beste elementu batzuetatik eratorritako ondorio ekonomikoen arabera”.

 

Ildo horretan, nabarmentzen da Nafarroako Administrazio Publiko guztiek Europar Batasuneko Justizia Auzitegiaren epaia bete dutela, “NUPek izan ezik”. Epai horrek ebatzi zuen Nafarroako administrazio publikoetan administrazio-araubidean kontratatutako langileek gradu-osagarria kobratu behar zutela, 2019ko urtarrilaren 1etik aurrera, lau urteko atzeraeraginarekin.

 

Mikel Asiain (Geroa Bai) buru izan duen saioan parte hartu duten parlamentariak izan dira Ángel Ansa, Pedro González, Alberto Bonilla, Cristina Ibarrola, Pachi Pérez, Juan Luis Sánchez de Muniáin (Navarra Suma), Javier Lecumberri, Nuria Medina, Ainhoa Unzu (PSN), María Solana (Geroa Bai), Arantxa Izurdiaga, Txomin González (EH Bildu), eta Ainhoa Aznárez (Podemos-Ahal Dugu).

 

www.nafarroakoparlamentua.eus

• Mozioa (29. NPAO, 2021-03-02koa)