Nafarroako Gobernua premiatzen da ospitale publikoetan kultur ekintzak egin ditzan
Osoko Bilkuran onetsia. 2022ko apirilaren 28an
1.- Nafarroako Gobernua premiatzen da jardun iraunkorreko programa bat landu dezan, Nafarroako ospitale publikoetan kultur ekintzak egiteko, ongizate emozionalarentzat neurri onuragarriak diren aldetik.
2.- Gobernuari eskatzen zaio jarduera kulturalen plan bat presta dezan, bereziki Nafarroako ospitaletako pediatria unitateetan ingresatuta dauden haurrei zuzenduak.
3.- Foru Exekutiboa premiatzen da ospitale eta osasun arloko guneak jarduketa artistikoekin gai ditzan, gune gizatiarragoak eta beharrizan emozionalei egokituagoak izan daitezen.
4.- Gobernuari eskatzen zaio Oinarrizko Osasun Laguntzatik “errezeta kulturala” ezar dadin, jendearen oreka eta osasun mentala errazteko tresna gisa.
5.- Nafarroako Gobernua premiatzen da 2022. urtea amaitu aurretik, osasunaren alorrerako Kulturgintza eta Artegintza Plan bat aurkez dezan Nafarroako Parlamentuan, programazio bat eta jarduera-plan bat definituko dituena, ospitaleetako eta osasungintzako guneak apailatuko dituena eta Oinarrizko Laguntzan "Errezeta Kulturala" ezarriko duena.
PSN talde parlamentarioak aurkeztu du.
1. eta 2. puntuak aho batez onetsi dira.
3. puntuaren aldeko botoa eman dute Navarra Suma, PSN, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Ek eta Geroa Bai abstenitu da.
4. eta 5. puntuen aldeko botoa eman dute PSN, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Ek, Navarra Sumak aurkakoa eta Geroa Bai abstenitu da.