Nafarroako Gobernua premiatzen da Parlamentura osasun plan berri bat igor dezan, eztabaidatzeko eta onesteko
Gogorarazten da plan hori estrategikoa eta hainbat urtetarako izan behar dela, eta bizi kalitatea hobetzeko ekimenak, ekintzak eta lehentasunak jasoko ditu
Nafarroako Parlamentuaren Osoko Bilkurak ebazpen bat onetsi du gaur UPN, PSN, Geroa Bai, Contigo-Zurekin, PPN eta Vox talde parlamentarioen aldeko botoekin. Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da ”Parlamentura Osasun Plan berri bat igor dezan, eztabaidatzeko eta onesteko, Foru Komunitatean indarrean dagoen legeriak ezartzen duenarekin bat”.
Zioen azalpenean, UPN talde parlamentarioak sustatutako erabakiak gogorarazten du osasun planek izaera “estrategikoa” dutela eta “hainbat urtetarako” direla (azkena 2014-20 aldirako izan zen), indarrean dagoen legerian ezarritakoa berretsi eta Nafarroako Parlamentura eramateko betebeharra azpimarratzen du, eztabaidatzeko eta onesteko, “indarrean dagoen planaren epealdia amaitzen den urtearen barruan”.
Horren harira, azpimarratzen da Osasun Planak garrantzi handia duela pertsonen osasuna eta, hortaz, bizi kalitatea hobetzeko aldaketarako ekimenak, ekintzak eta lehentasunak jasotzen dituen dokumentua den aldetik.
* EH Bildu talde parlamentarioak greba orokor feministan parte hartu du, eta, hori dela-eta, ez da osoko bilkuran izan.
- www.parlamentodenavarra.es/eu
- Mozioa (34. NPAO, 2023-11-14koa)