Nafarroako Gobernua premiatzen da prebentzio-neurriak indartu ditzan osasun-arretako zentroetan erasoak amaiarazteko
Osoko bilkuran onetsia. 2021eko maiatzaren 6an
1.- Nafarroako Gobernua premiatzen da prebentzio-neurriak manten eta indartu ditzan, zentroetan diharduten langile guztiekiko erasoak amaiarazteko, bai Oinarrizko Osasun Laguntzan, bai espezializatuan, larrialdi zerbitzuak lehenetsiz.
2.- Foru Exekutiboari eskatzen zaio erasoetarako alarma-sistemak ezartzeko plana osa dezan –bereziki, Oinarrizko Osasun Laguntzan–; esaterako, sakagailu finkoak edo eskumuturrekoak, bideozaintzako kamerak, altzariak aldatzea edo arrisku-eremuetako zenbait guneren egitura aldatzea.
3.- Nafarroako Gobernua premiatzen da 2020an programatutako ikastaroak –autodefentsako teknikei eta erasoak prebenitzeko gaitasunak lortzeari buruzkoak– egin ditzan, azkenean ezin baitziren egin.
4.- Foru Gobernuari eskatzen zaio herritarrak kontzientziatzeko kanpaina bat prestatu eta zabal dezan.
5.- Nafarroako Gobernuari proposatzen zaio erregistro ofizial bat sortzea, zeinetan jasoko baita Nafarroan osasun arloko langileek pairatzen dituzten erasoen kopuru zehatza.
6.- Premiatzen da sustapen, prebentzio, erantzun eta babeserako harturiko neurrien eraginkortasuna monitorizatzea eta eraginkortasun hori areagotzeko estrategia berriak ezartzea.
7.- Foru Exekutiboa premiatzen da gorabeherak eta erasoak erregistratzeko sistema ere hobetu dezan, eta profesionalak anima ditzan salaketa egitera, gertakari horiek nola eta zer inguruabarretan agertzen diren hobeto ezagutu eta prebentzioa egin ahal izate aldera.
8.- Baita laguntza psikologiko eta/edo legala, akonpainamendua eta behar duten gainerako edozein laguntza eman diezaien eraso eta/edo mehatxua jasan duten profesionalei.
9.- Nafarroako Gobernua gonbidatzen da txosten bat presta dezan, urteko ebaluazio bat jasoko duena honako hauei buruz: osasun arloko profesionalei eginiko erasoen zergatiak, hartutako neurrien inpaktua –datuak gutxienez ere sexuaren arabera bereiziz–, laguntza-maila eta profil profesionala; eta, halaber, plan bat presta dezan hurrengo ekitaldian gauzatu beharreko neurriekin, egindako ebaluazioan identifikatu diren hobetze-arloetan oinarrituta.
PSN talde parlamentarioak aurkeztu du.
Aho batez onetsi da.