Noiz argitaratua Osteguna, 2021.eko Apirilak 15

Nafarroako Gobernua premiatzen da prestakuntza emozionaleko plan bat gara dezan plaza itunduak dituzten egoitzetako langileentzat

Osoko bilkuran onetsia. 2021eko apirilaren 15ean

1.- Nafarroako Gobernua premiatzen da trebakuntza eta prestakuntza emozionaleko plan bat gara dezan plaza itunduak dituzten egoitza guztietan, langileei tresna nahikoak emate aldera COVID-19aren ondorioz bizitutako bezalako krisiei aurre egin ahal izateko.

 

2.- Foru Exekutiboari eskatzen zaio aipatu planaren barruan kontuan har dadin talde-terapiak egitea, egoitzetako langileen ongizate emozionala eta osasun mentala lantzen ahalbidetuko dutenak.

 

3.- Nafarroako Gobernua premiatzen da laneko arriskuen prebentzioaren alorreko plan berezi bat gara dezan egoitzetako langileentzat, zeinean jasoko baita zentroen arduradun diren enpresa eta entitateen zuzendaritzen konpromisoa, prebentzioaren kudeaketaz "barne staff" delakoa osatzen dutenak arduratzekoa, ahal den modurik autonomoenean eta plantillen parte-hartze aktiboan oinarrituta.

 

4.- Nafarroako Gobernuari eskatzen zaio plan hori betetzen dela bermatzeko bide batzuk ezar ditzan, lagungarriak, kontrolekoak eta ikuskapenekoak. Aipatu plana egoitza guztietan aplikatuko da.

 

PSN, Geroa Bai, Podemos - Ahal Dugu, eta I-Ek aurkeztu dute.

 

PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu, eta I-Eren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren abstentzioarekin onetsi da.