Noiz argitaratua Osteguna, 2023.eko Irailak 28

Nafarroako Gobernua premiatzen da prestazio ortoprotesikoari buruzko araudia alda dezan

Osoko bilkuran onetsi da. 2023ko irailaren 28an

1.- Nafarroako Gobernua premiatzen da Nafarroan prestazio ortoprotesikoa arautzen duen martxoaren 29ko 33/2023 Foru Dekretua alda dezan, halako moduan kendu eginen baitira erabiltzaileek kalitate handiagoko produktu ortoprotesiko bat finantzatzeko aukera dela-eta, preskripzio-ahalmena mediku espezialisten kopuru mugatu batera mugatzea dela-eta nahiz baimen berezia behar duen produktu-kopurua dela-eta bertan jasotzen diren eskubide-murrizketak.

 

2.- Nafarroako Gobernua premiatzen da aldaketa horiek paziente-elkarteekin, gizarte-entitateekin eta zentro ortoprotesikoekin batera egin ditzan.

 

UPN talde parlamentariak aurkeztu du. 

 

UPNren, EH Bilduren, PPNren eta Voxen aldeko botoekin eta PSNren, Geroa Bairen, eta Contigo-Zurekinen aurkakoekin onetsi da.