Nafarroako Gobernua premiatzen da programa bat diseina dezan gazteentzako osasun-aktiboen mapak prestatzea errazteko
Osoko Bilkuran onetsia. 2022ko apirilaren 28an
1.- Nafarroako Gobernua premiatzen da Osasun Publikoaren Institutuaren bidez programa bat diseina dezan gazteentzako osasun-aktiboen mapak prestatzea errazteko.
2.- Gobernuari eskatzen zaio Nafarroako Gazteriaren Institutuari helaraz diezaion programa hori garatzeko beharko duten laguntza tekniko eta profesionala.
3.- Foru Exekutiboa premiatzen da toki entitateekin lankidetzan aritzea herri bakoitzean tresna horiek garatu ahal izateko.
4.- Gobernua premiatzen da sistemaren beraren mapak presta ditzan -hezkuntza, osasuna, gizarte kontuak, berdintasuna- osasuna indartzeko gaitasun hori duten politikak sendotzeko.
5.- Foru Exekutiboa premiatzen da konpromisoa har dezan atzematen diren osasun arloko aktiboak garatzeko proposamenak sustatu eta garatzeko.
Geroa Bai talde parlamentarioak aurkeztu du.
Aho batez onetsi da.