Noiz argitaratua Osteguna, 2021.eko Ekainak 10

Nafarroako Gobernua premiatzen da salbuespenezko neurriak har ditzan Tafallako eta Zangoza-Pirinioak eremuko D ereduko Batxilergoko ikasleek kanpoan ikasi behar duten bitartean

Osoko Bilkuran onetsia. 2021eko ekainaren 10ean

1.- Hezkuntza Departamentua premiatzen da Tafallako eta Zangoza-Pirinioak eremuko ikasleek D ereduko Batxilergoa beren eskualdeko sare publikoan ikasteko duten eskubidea gauzatzen ez den bitartean, ikasle horien salbuespenezko inguruabarrei eta irisgarritasun-beharrei erantzuteko beharrezkoak diren ekintza positiboko neurriak har ditzala. Ikasle horiek aparteko desplazamendu-ahalegina egin behar dute euskaraz ikasten jarraitzeko.

 

2.- Hezkuntza Departamentuari eskatzen zaio hurbiltasun-irizpidea oinarri hartuta Iruñerritik kanpoko ikasleak ez diskriminatzeko, Arte Eszenikoen eta Arte Plastikoen Batxilergoko erreferentziako ikastetxeei dagokienez, Nafarroako ikasle guztientzat aukera-berdintasuna bermatuz.

 

EH Bildu talde parlamentarioak aurkeztu du.

 

1. puntua Geroa Bairen, EH Bilduren, Podemos-Ahal Duguren eta I-Eren aldeko botoekin, Navarra Sumaren abstentzioarein eta PSNren aurkako botoarekin onetsi da.

 

2. puntua Navarra Sumaren Geroa Bairen, EH Bilduren, Podemos-Ahal Duguren eta I-Eren aldeko botoekin eta PSNren aurkako botoarekin onetsi da.