Nafarroako Gobernua premiatzen da Sarrigurengo Udalez gaindiko Plan Sektoriala alda dezan Sarriguren BHIko instalazio guztiak hezkuntza-espazio bakarrean integratzeko
Hezkuntza batzordean onetsia. 2021eko urtarrilaren 13an
1.- Nafarroako Gobernua premiatzen da urgentziaz alda dezan Sarrigurengo Udalez gaindiko Plan Sektoriala, Sarriguren BHIko FP1 eta DD14 lurzatiekin mugatzen duen Urederra kaleko oinezkoendako tartea lurzatiekin batera hezkuntza-espazio bakarrean integratzeko.
2.- Foru Exekutiboari eskatzen zaio eraikuntza berria gaur egungo eraikina handituz egin dadin.
3.- Eguesibarko Udala premiatzen da Nafarroako Gobernuari laga diezaion Urederra Iturburua kaleko oinezkoendako tartea. Ibaia eta Elizmendi kaleen artekoa, Sarriguren BHIko proiektuan sartzeko.
Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu du.
1. eta 2. puntuak Navarra Sumaren, PSNren, Geroa Bairen, Podemos-Ahal Duguren eta Izquierda-Ezkerraren aldeko botoekin eta EH Bilduren abstenzioarekin onetsi dira.
3. puntua aho batez onetsi da.