Noiz argitaratua Asteazkena, 2021.eko Martxoak 24

Nafarroako Gobernua premiatzen da sei hilabeteko epean inklusioa eta trebakuntza digitala sustatzeko prestakuntza-ekintzen plan bat ezar dezan

Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Batzordean onetsia. 2021eko martxoaren 24an

1.- Nafarroako Gobernua premiatzen da sei hilabeteko epean ezar dezan “inklusioa eta trebakuntza digitala sustatzeko prestakuntza-ekintzen eta gaitasun digitalen plan” bat, zeina Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuak sustatuko baitu, Hezkuntza Departamentuaren, Eskubide Sozialetako Departamentuaren (desgaitasunen bat duten pertsonak ere kontuan hartzeko) eta Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioaren lankidetzarekin.

 

Navarra Suma talde parlamentarioak aurkeztu du.

 

Aho batez onetsi da (I-E ez da egon).