Noiz argitaratua Osteguna, 2023.eko Azaroak 30

Nafarroako Gobernua premiatzen da Sendagaien Europako Agentziak onetsitako medikamentu berrietarako sarbidea arindu dezan

Osoko bilkurak onetsi du. 2023ko azaroaren 30ean

1.-Nafarroako Gobernua premiatzen da Sendagaien Europako Agentziak onetsitako medikamentu berrietarako sarbidea arindu diezaien horien beharra duten onkologiako pazienteei, eta bereziki alternatiba terapeutikorik ez duten mutazioen kasuetarako eta behar duten beste paziente batzuen kasuetarako ere bai, Osasun Departamentuaren bidez eta Osasun Ministerioaren Medikamentuen Prezioetarako Ministerio arteko Batzordearen esparruan.

 

2.- Foru Gobernua premiatzen da O-NOZen bitartez biriketako minbiziaren baheketa egiteko proiektu pilotua sustatu dezan, biztanleriarentzako programa bat ezartzeko aukera aztertzeko, minbiziaren detekzio goiztiarra egiteko gainerako programen osagarria izan dadin (bularrekoa, kolonekoa eta umetoki-lepokoa).

 

3.- Nafarroako Gobernuari eskatzen zaio O-NOZen onkologiako pazienteentzako medikuntza pertsonalizatua sustatzen jarraitzeko, diagnostiko molekularreko tekniken bitartez.

 

PSNEH BilduPPN eta Contigo-Zurekin talde parlamentarioek aurkeztu dute.

 

1. puntuan UPN, PSN, Contigo-Zurekin, PPN eta Vox talde parlamentarioek aldeko botoa eman dute. Geroa Bai abstenitu egin da. 

 

2. puntuan UPN, Contigo-Zurekin, PPN eta Vox talde parlamentarioek aldeko botoa eman dute. PSN eta Geroa Bai abstenitu egin dira. 

 

3. puntua UPNren, PSNren, Geroa Bairen, PPNren eta Contigo-Zurekinen aldeko botoekin eta Voxen abstentzioarekin onetsi da. 

 

* EH Bilduk ez du bilkuran parte hartu.