Nafarroako Gobernua premiatzen da sor dezan ibilbide kultural bat arte urbanoaren alorreko ondarea duten udalerri nafarretan zehar
Kultura eta Kiroleko Batzordean onetsia. 2022ko azaroaren 16an
1.- Nafarroako Parlamentuak aitortzen du arte urbanoak, ondare eta arte arloko balio izugarria sortzeaz gain, hiriak eta bizigune txikiak dinamizatzen dituela turismoaren, ekonomiaren, gizartearen eta kulturaren ikuspegitik.
2.- Nafarroako Gobernua premiatzen da egin dezan lanetarako laguntza eta finantziazioa emateko plan bat, hala eskatzen duten udalerriek baliatu ahal izateko, aldi berean lanak kontserbatzeko, zaintzeko eta babesteko balioko duena, aurkezten diren unetik bertatik eta handik aurrera.
3.- Foru Exekutiboa premiatzen da sor dezan ibilbide kultural bat arte urbanoaren alorreko ondarea duten udalerri nafarretan zehar, eta sustatu dezala ibilbidea turismoaren eta ondarearen ikuspegitik erakargarria den elementu gisa.
4.- Nafarroako Gobernuari eskatzen zaio Kultura eta Kirol Departamentuak sustatu ditzala herritarrak sentsibilizatzeko eta kontzientziatzeko zikloak, topaketak eta kanpainak, arte urbanoko obrak ezagutarazteko, babesteko eta zaintzeko, eta arte urbano ez diren edo bandalismo huts diren elementuetatik bereizteko.
Navarra Suma talde parlamentarioak sustatu du.
Aho batez onetsi da (Podemos-Ahal Dugu eta Izquierda-Ezkerra ez dira bilkuran izan).