Noiz argitaratua Osteguna, 2024.eko Ekainak 13

Nafarroako Gobernua premiatzen da tasa turistiko bat ezar dezan jasangarritasuna eta etekinen banaketa ekitatiboa sustatzeko

Foru Komunitatearen garapen ekonomiko eta soziala optimizatzeko, jarduera turistikoen eragina arinduz

Parlamentuaren osoko bilkurak ebazpen bat onetsi du gaur PSNren, EH Bilduren, Geroa Bairen eta Contigo-Zurekinen aldeko botoekin eta UPNren, PPNren eta Voxen aurkakoekin, zeinaren bidez Kultura, Kirol eta Turismo Departamentua premiatzen baita “analisi bat egin dezan udal-ikuspegia, jasangarritasuna eta ondarearen kontserbazioa garapen turistikorako ardatz gisa barnean hartzen dituen tasa turistiko bat ezartzeko”.

 

Zioen azalpenean, PSNk sustatutako ebazpenak jasangarritasunari, bizikidetzari eta lurralde-kohesioari buruzko arrazoiak ematen ditu, ondare artistiko, natural eta tradizionala zaintzen lagunduko duen turismo-tasa ezartzeko formula azter dadin eskatzeko, bai eta onuren banaketa ekitatiboa egiteko ere.

 

Horri dagokionez, turismoak barne hartzen dituen sektore guztien parte hartzearen beharra azpimarratzen da, kanon bat martxan jartzea ahalbidetzeko. Kanon horrek, gainera, turismo-azpiegiturak "indartzen" lagundu behar du, eta, horrekin, Foru Komunitatearen "garapen ekonomiko eta soziala" optimizatu behar du.